Jon Mikel Aramburu 2027ra arte izango da txuri-urdina
Jon Mikel Aramburu atzelariaren kontratua berritu duela iragarri berri du Realak. Hain zuzen ere, 21 urteko jokalaria eta klub txuri-urdina akordio batera iritsi dira, Arambururen kontratua 2026-2027ko denboraldiaren amaierara arte luzatzeko. Japoniako bira murgilduta dago Reala, eta handik egin dute iragarpena, atzo aurkeztutako kamisetarekin.
Atzelaria iaz iritsi zen Real Unionetik, eta 2026ra arte zuen kontratua orain arte. Denboraldi honetan, bigarren taldearekin eta lehenengoarekin jokatutako partidak batuta, 32 neurketa ofizialetan parte hartu du Aramburuk, eta Venezuelako selekzioak Amerika Kopa jokatzeko deitu du. Realak zehaztu ez badu ere hurrengo denboraldian lehenengo taldeko jokalaria izango den, atzelaria etorkizunerako apustu argia da klubarentzat.