Sexu lanari buruzko hitzaldia antolatu dute ostiralerako Donostian
Sexu Langileen Nazioarteko Eguna da ekainaren 2a, eta, horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte asteburu honetan Donostian, Bilbon eta Gasteizen.
Ostiralean izango dira Donostiako jarduerak: Sexu lana eta zaintza lana. Aliantza prekarioak hitzaldia eskainiko dute Thycnako Biki Garcia Olazaranek eta Putxs en Lucha kolektiboko Carolina Clementek LAB sindikatuaren egoitzan (San Blas kalea, 1), 18:30ean. Ondoren, 20:30ean, elkartasunezko pintxo-pote beganoa egingo dute, Marruma tabernan. Clementeri elkarrizketa sakona egin zion hedabide honek iazko azaroan, eta besteak beste, Puta estigmaz aritu zen.
Bestalde, larunbatean, elkarretaratzera deitu dute Gasteizen, eta, igandean, hainbat jarduera egingo dituzte Bilbon: Puta estigmari buruzko ikastaroa, rap kontzertua eta gaueko manifestazioa.