Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailerako deialdia egin du
Uztailaren 3a izango da izena emateko azken eguna
Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emateko epea ireki du gaur, eta uztailaren 3ra arte irekita egongo da. Work in progress progress proiektuaren helburua Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea eta postprodukzio fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.
Aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko hautespen batzordeak. Gutxienez, 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek egina izan beharko dira. WIP Latam irailaren 23an, 24an eta 25ean izango da eta, proiektuarekin batera, WIP Europa eta Europa Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere eegingo dute.
Duela gutxi WIP Latam sailean parte hartu duten zinemagile askok, hala nola Lola Ariasek, Iair Saidek, Camila Beltranek, Martin Benchimolek, Manuel Abramovichek eta Laura Baumeisterrek, besteak beste, nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan dute.