Egiako Subizi gaueko prestaketa lanetan murgilduko dira
2022ko Egiako Subizi gaua. Sara Ibarguren Aurten ere Subizi gaua antolatu dute Egian hilaren 23an, eta prestaketa lanekin hasiko dira gaur, hilak 3. Zehazki, dantzariak hasiko dira gaur prestaketarekin: 18:00etan elkartuko dira Aitor Ikastolan gaur, eta baita hurrengo bi astelehenetan ere; hilaren 12an ere elkartuko dira, 20:00etan.
Bestalde, abeslarien prestaketa saioak hilaren 11n eta 18an izango dira, 19:00etan, Aitzarten. Irrintzilari eta adar jotzaileena hilaren 11n izango da, 20:00etan, Plaza Haundin. Suziriak eramango dituztenena, hilaren 19an izango da, 19:00etan, Plaza Haundin. Eta, azkenik, azken prestaketa saio orokorra hilaren 19an izango da, 20:00etan, Plaza Haundin. Prestaketa saio guztiak irekiak dira, eta subizigaua@gmail.com helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena. Bitartean, hemen ikus ditzakezue 2022ko Subizi gaueko argazkiak eta bideoa.




