Gipuzkoako ehungintzaren eta oinetakoen hitzarmenaren nagusitasuna bermatzeko eskatu du ELAk
Sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, gaur bertan bildu da ehungintza eta oinetakoen merkataritzaren sektoreko kate handien ARTE patronalarekin. Negoziazio mahaian bilduta, Gipuzkoako sektorea Espainiako Estatuan aplikatuko duen hitzarmen orokorretik salbuetsita geratu dadila eskatu du sindikatuak, eta bi hitzarmen badaude ere, Gipuzkoakoak lehentasuna izan dezala.
ELAk “garrantzitsutzat” jo du zazpigarren lanuzte egun honen jarraipena. Greban dauden langileek ere elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako hiriburuko Garbera merkataritza gunean, eta mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute, “Gipuzkoako hitzarmena beteko duen akordio baten bermea izan arte”.