Izarne Zelaia hirugarren, Soraluzen

Gipuzkoa Bertsotan ekitaldiko azken bi saioak jokatu ziren atzo, Soraluzen eta Hernanin. Soraluzen Iñigo Gorostarzu Etxebestek bildu ditu zituen puntu gehien, eta Izarne Zelaia donostiarra hirugarren sailkatu zen 296,5 punturekin.
Hirugarren postuko puntuak baina, ez dira nahikoak izan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan sailkatzeko. Zelaiak 599 puntu eskuratu ditu orotara—302,5 lehen itzulian, eta 296,5 bigarrenean—, baina A multzoko 21. sailkatu da, eta lehen hamazazpiak baino ez dira igarotzen Bertsolari Txapelketara. Hala, hurrengo sailkapenetik 13, 5 puntura gelditu da.
Antzeko gertatu zaie Peru Aiartza eta Andoitz Urdapilletari ere. Donostiarrak, 19. eta 24. sailkatu dira, hurrenez hurren, A multzoan, eta horrenbestez, ez da donostiarrik lehiatuko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.