Alcerrek Organo Emaileen Nazioarteko Eguna baliatu du bere jarduna ikusarazteko
Organo eta Ehun Emaileen Nazioarteko Eguna da gaur, eta Alcer Gipuzkoa elkarteak bere lana ikusarazteko baliatuko du eguna. 1978.urtetik elkarteak urtero organo emaileen aldeko sentsibilizazio kanpainak bultzatzen ditu, eta transplante baten esperoan dauden ehunka pertsona gaixoen beharrarekin kolaboratzen du. Lan horren ondorioz, 66.618 pertsona emaile dituzte erregistratuta beraien datu basean.
Gaurko eguna ospatzeko, Alcer Gipuzkoako lokalean bildu dira giltzurrun gaixo talde bat. Talde hau, elkarteko Tipi Tapa programaren barruan asteartero ibilaldi osasuntsu batzuk egiteko biltzen da, eta jarduera fisikoa sustatzeaz gain, harreman sozialak ere sustatzen dira bertan. Giltzurrun talde honetan gehienak trasplantatuak dira, eta gaurko eguna baliatuz, gizarte osoa organo emaile izatera bultzatu dute.
Organo emaile egiteko nahikoa da Alcer Gipuzkoaren webgunean agertzen den inprimakia betetzea norberaren datu pertsonalekin, eta ondoren emaile txartela bidaltzen dute etxera. Telefono zenbaki honetara ere deitu daiteke: 943-46 90 47.