Popularren iritziz «ideologikoa» eta «alferrikakoa» da Isuri Gutxiko Eremuaren plana
Corominasen arabera, "ez da isuri gutxiko eremu bat, erabaki txarren eremu bat baizik, herritarrengan eragin handia izango duena".
Alderdi Popularra Isuri Gutxiko Eremuaren (IGE) aurka agertu da. Alderdiko bozeramaile Borja Corominasek azaldu duenez, udal gobernuaren plana “ideologikoa, alferrikakoa, bidegabea eta arduragabea” da. Popularren iritziz, 2024-2028 urte bitartean ezarriko den neurriak ibilgailu pribatuaren erabilera “zigortzea” du helburu eta donostiarren askatasuna “mugatzen” du.
Vanesa Velez alderdikidea aldamenean zuela Corominasek popularren hamabost zuzenketak azaldu ditu goizeko agerraldian. Azaldu duenez, Donostiak ez du halako planik behar, “hirian ez dagoelako kutsadura arazorik, eta Europako Batasuna kutsadura murriztea eskatzen duelako, kutsadura dagoenean, soilik”.
Era berean, bidegabetzat jo du udal gobernuaren plana. Popularraren hitzetan, neurria hori ezartzeak “gutxiago dutenak gehiago zigortzen ditu” eta auzoen araberako “lehen eta bigarren mailako herritarrak” sortzen ditu. Gaineratu du,plana “arduragabea” dela, merkataritza txikiari kalte handia kaltetzen duelako, batik bat: ” Ez da Emisio Baxuen Eremua, Erabaki Txarren Eremua da, eta eragin handia izango du Donostiako herritarrengan”.
PPko bozeramailearen ustez, mugikortasuna “mugatu” baino, garraio publikoa indartu beharko litzateke.. Zehaztu duenez, Donostiako Ekialdea Mendebaldea elkartzen dituen doako autobus linea bat ezarri beharko litzateke, eta hilean behin, doako zerbitzua indarrean jarri beharko luke udalak erabiltzaileentzat.