Baika emakidadunak udalari jarritako helegitea ez dute onartu
Arrandegi eraikinaren ingurua urbanizatzeko udalak abiaturiko lizitazioaren kontrako errekurtsoa aurkeztu zuen enpresak.
Bretxako Arrandegi eraikineko lan batzuk oraindik bukatu gabe daude, eta horien kudeaketa publikoa berreskuratuko du udalak.Inaxio Esnaola Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) baztertu egin du Baika enpresaren helegitea. Bretxako emakidadunak helegite bat tarteratu zuen Donostiako Udalaren kontra, Arrandegi eraikinaren ingurua urbanizatzeko udalak abiaturiko lizitazioa eteteko. Hortaz, udalak aurrera egin ahal izango du harturiko erabakiarekin.


