Donostiako hiru ordezkariak ariko dira etxean jokatuko duten Euskadiko Traineru Txapelketan
Donostia Arraun Lagunakek Gipuzkoako txapelketa irabazita, Euskadikoa ere begiz jota dauka. Donostiarrako bi ordezkariek bertsiorik onena ematen saiatuko dira.
Etzi, hilak 9, Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dute Donostian, Kontxako badian. 11:00etan hasiko da lehia, eta etxeko hiru ontzi ariko dira uretan. Gipuzkoako txapelketa irabazi berritan, Donostia Arraun Lagunak da hautagai nagusia Euskadikoa ere irabazteko. Donostiarra, Tolosaldea, Orio, Kaiku, Deustu eta Ondarroa taldeekin batera ariko dira emakumezkoen txapelketan.
Gizonezkoetan, berriz, Donostiarrak Gipuzkoako eta Bizkaiko onenak izango ditu parez pare: Hondarribia —Gipuzkoako txapelduna—, Getaria, San Juan, Urdaibai —iazko irabazlea—, Zierbena, Lekeitio eta Ondarroa.