Gizon batek Vox-en kanpainako furgoneta geldiarazi du Donostian
Gizon batek Vox-en kanpainako furgoneta geratu du Donostian, Erdialdean. Errepidera atera da gizona, Espainiako ereserkia bozgorailuan zeraman furgoneta geratzera. Makulua altxatu du, eta furgonetak ezin izan du aurrera jarraitu.
Ondoren, bertatik pasatzen ari zen jendea gizonari babesa adieraztera joan da, baina errepidetik kentzeko eskatu diote gizonari, arriskuaz jabetuta. Gizona baztertu denean, paseatzen ari zirenek ere joateko esan diete Vox-en furgonetan zeudenei.
Jarraian ikus daiteke gertatu denaren inguruko bideoa, sare sozialetan zabaldu dutena: