Hogeita hamar bat lagun arduratzen dira obra txikiez eta bide publikoaren konponketez
Donostiako kale eta bideetako zoladurak konpontzeaz, berritzeaz eta mantentzeaz hogeita hamar lagun arduratzen dira egunero. Hamaika brigadatan banatuta aritzen dira lanean. Utegoki enpresen elkartea da zerbitzuaren adjudikazioduna, Serkom eta Campezo enpresek osaturikoa. Hiru urtekoa da adjudikazioaren iraupena, urtean bi luzapen egiteko aukerarekin. Aldiz, 3,8 milioi eurokoa da kontratua.
“Hiriko egunerokotasunaren bizkarrezurraren parte dira. Jarduera txiki eta ez hain txikiez arduratzen dira, hala nola espaloia beheratzea, plaza bat hobetzea, luizi bat artatzea edo itsas denborale baten ondorioak eta kostaldean duen inpaktua konpontzea”, adierazi du Carlos Garcia Hiri Zerbitzuetako zinegotziak.
Espaloietan konponketak egiteaz, galtzadak, arekak, hartxintxarrezko parke eta pasealekuak eta ibaiaren horma garbitzeaz arduratzen dira. Era berean, irisgarritasuna hobetzeko garbiketak egiten dituzte. Horrez gain, luizien, galtzadaren eta espaloiaren hondoratzeen, elurteengatiko neguko bideragarritasunaren edo hiria hobetzeko obra proiektuen idazketaren ondoriozko bide publikoko larrialdi kasuei erantzuteaz arduratzen dira.