«NATOri eta Europar batasunari ez» esan diote
Jendetsua izan da Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) Donostian egindako manifestazioa.
Europako hauteskundeen atarian, abstentzioa aldarrikatu dute milaka lagunek Donostiako kaleetan. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) deituta, manifestazio jendetsua egin zuten atzo arratsaldean, NATOri eta Europar Batasunari ez lelopean.
Gedar kazetak jaso ditu manifestazio bukaeran Garazi Navarro eta Peio Ormazabal EHKSko bozeramaileek egindako adierazpenak. Biek nabarmendu dute “egiteko argi bat” dutela NATOk eta Europar Batasunak: “Mendebaldeko oligarkien irabazi ekonomikoak bermatzea”. Azaldu dutenez, “kapitalismoa sakoneko krisi-garai batean murgilduta dago, eta garai batez Mendebaldeko gizarteari erakutsi zion aurpegi polita zeharo ezkutatzen ari da”.