Garagardo azoka irekiko dute bihar Saguesen

Urteroko moduan, Bera Bera taldeak garagardo azoka jarriko du Saguesen, errugbi taldeen finantzaketa bultzatzeko. Aurten, ekainaren 12tik 16ra bitarte ezarriko dute karpa eta, iaz bezala, Basque Beer Garagardoa zigiludun zerbezak egongo dira eskuragarri.
Janaria eta edaria ez dira faltako Bera Beraren gunean. Egunero, arratsaldeko seietan ireki eta gauerdian itxiko dute gunea. Aurten, iaz bezala,ostiral, larunbat eta igande eguerdian bazkaltzeko aukera egongo da, eta hainbat unetan zuzeneko musikarekin girotuko dute eremua. Dagoeneko erreserbak egin daitezke garagardo azokaren webgunean.
Azokan 1998tik
Azokak 26 urteko historia du. 1998an egin zen aurrenekoz, Amarako Gaska kiroldegiaren atzealdean dagoen frontoian (Bera Beraren egoitzasozialaren aldamenean). Urte haietan, baliabide falta zela eta, Intxaurrondoko garagardo azokaren laguntza izan zuten. Handik Manteo kiroldegira lekualdatu zuten azoka, eta Saguesera beranduago. Harrezkero, Zurriola pasealekuaren muturrean “etxean” sentitzen direla baieztatu dute errubi taldeko kideek.