IX. boilur azoka egingo dute igandean Herreran
Euskal Giroa elkarteak Donostiako IX. boilur azoka antolatu du igande honetan, ekainaren 16an. 10:30ean hasi eta 14:00etan amaituko da, Herrera San Luis enparantzan.
Bertan hainbat postu izango dira, eta produktu ugari izango dituzte salgai: boilurrak eta boilurrez ondutako jakiak, gazta, olioa, perretxikoak, gatza, arroza, boilurrari buruzko liburuak, eta beste.
Boilurra lurpeko onddoa da, eta zuhaitz batzuen sustraiekin lotuta bizi da, batez ere, arteak, haritzak, gaztainondoak eta intxaurrondoak. Onddo hauek paper garrantzitsua dute ekologian, izan elikagaien zikloan edo lehorteen aurkako tolerantzian.