Merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko aurrekontua adostu dute
Donostiako Udalak Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz egitasmoa aurrera eramateko kontratazio espedientea onartu du. Urteko 78.650 euro bideratuko dituzte, gehienez, datozen bi urtetan. Kontratua beste urtebetez luzatu ahal izango da.
Zerbitzu honen bitartez, udaleko teknikariek merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduak bisitatuko dituzte. Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritzarako eta ostalaritzarako zerbitzuen katalogoan jasotako laguntza eta zerbitzuen berri emango diete arduradunei eta langileei.