Ondarretako tabernak kudeatzeko kontratua adjudikatu dute
Ondarretako hondartzako bi kiosko tabernen ustiapena kudeatzeko kontratua bideratu du Donostiako Udalak. Zehazki, Orioko Barra enpresari adjudikatu diote emakida, bi urteko egikaritze epearekin, eta urtebeteko bi luzapen posiblerekin.
Tabernak maiatzetik urrira bitarte soilik ustiatu ahal izango dira, eta, gutxienez, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean egon beharko dira irekita. Ordutegia, berriz, 10:00etatik 22:00etara izango da, Aste Nagusian izan ezik, 00:00ak arte luzatu ahalko delako.
Emakidadunak ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean ordainduko duen kanona 105.270 eurokoa da denboraldi bakoitzeko.