Egiako Keinu Hizkuntza Eguna ospatuko dute arratsaldean
Plazaundin elkartuko dira keinu hizkuntzak ikusgarritasuna izan dezan Egiako kaleetan.
Keinu Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira, Egia Zeinuka Taldeak egitarau berezia prestatu du gaur arratsalderako. Euskal Gorrak elkarteko kideek Pertsona gorrak eta kirol mundua izeneko hitzaldia eskainiko dute 18:30ean, Plaza Haundin, eta horren ondotik, keinu-potea egingo dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ekitaldi honekin pertsona gorrek eta entzuleak elkartzeko topagunea aurkitu nahi dute, eta keinu hizkuntza auzora gerturatu: “Gure hesi bakarra entzumenarena da. Ez baita infromaziorik sartzen. Hesi hori txikiagoa litzateke, ordea, mundua beste modu batekoa balitz”. Keinu-potea, berriz, hiruhilean behin egiten dute, pertsona gorrak eta entzuleak pote baten bueltan elkartzeko aukera ematen baitu.