Suziriak eztanda egin du Herreran, jaiei hasiera emanez
Kirol asteburuaren ondoren, iritsi da Herrerako jaietako bigarren asteburua. Atzo, osteguna, 19:00etan txupinazo elegantea egin zuten, Fanfarre txarangarekin. Luisito eta Luisita auzoan zehar bizilagunak agurtzen aritu ziren, eta suziriak eztanda egin ostean, XI. pintxo-pote elegantea egin zuten auzotarrek.
Gaur, ostirala, egun handia dute Herreran. 21:00etan herri afaria egin ostean, Koma, Kaos Etiliko eta Deklibe taldeen kontzertuez gozatu ahal izango da bertan. Horrez gain, txosnagunean, Rider DJ-a arituko da musika jartzen. Hemen irakur dezakezue Herrerako jaietako egitaraua osorik.
Jarraian, atzoko txupinazoak utzitako hainbat irudi: