Dantza Eguna ospatu dute Antiguan, San Joan jaietan murgilduta
Urte osoan ekitaldi hau prestatzen aritu ostean, iritsi da Antiguako Dantza Eguna. Atzo eman zieten hasiera sanjoanei Antiguan, eta gaur izan dute jaien plater nagusia. Antiguotarrak euskal dantza taldekoek kalejira egin dute goizean Matia kalean zehar, eta 13:00ean, euskal dantzen emanaldia eskaini dute ireki berri duten frontoian.
Jantzi dotoreak zituzten soinean dantzariek, eta jendearen gozamenerako, euskal dantza erakustaldi bikaina eskaini dute. Arratsaldean, berriz, Loretope konpartsaren eskutik Antiguako erraldoi eta buruhandien kalejira egin dute, gaiteroek lagunduta.
Bihar amaituko da jaietako lehen asteburua, baina hurrengo asteburuan sanjoanez gozatzen jarraitzeko aukera izango dute Antiguan. Ikusi hemen egitaraua.