Landetxeko jantoki soziala taberna bilakatuko dute hiru egunez
Ekainaren 18tik 20ra bitarte, taberna gisa erabiliko integrazioa sustatzeko. Ez da prezio jakin bat jarriko, baina bertaratzen direnek izen eman beharko dute, aldez aurretik.
Jatorkin Al-Nahdak Landetxe eraikineko jantoki soziala hiru egunez jatetxe bihurtuko du, bigarrenez. Antolatzaileek iragarri dutenez, jantoki sozialaren xede nagusia erabiltzaileen integrazioa sustatzeko modu berriak bilatzea da eta, era berean, askotariko esperientziak eskaini nahi dizkio bertaratzen denari, menua prestatzen laguntzen ari denari eta ohiko kontsumitzaileekin mahaia partekatzen duen pertsona orori.
Egitasmoa ekainaren 18tik 20ra egingo dute, eta aurreneko deialdiaren antzera, ez da prezio jakin bat ezarriko; hala, bertaratzen den pertsona bakoitzak nahi duen ekarpena egin ahal izango du. Jardueran parte hartzeko ezinbestekoa izango da Kutxa Fundazioaren webgunean edo Jatorkin Elkartearen sare sozialetako formularioan izena ematea.
Kutxa Fundazioak eta aldundiaren Arantzazulabek bultzatutako ekimena, 2030 Agenda gizarteari hurbiltzea helburu du eta Hitzetatik Ekintzetara programaren barruan kokatzen da. Jatorkin Al-Nahdak, bere aldetik, jatorri magrebtarreko etorkinak gizarteratzea du xede