Gorka Urbizu: «Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko»
Lekunberrikoak bere musika unibertsora leiho txiki bat ireki nahi izan du Donostiako erakusketarekin.
Janela bat dugu Gorka Urbizu musikariaren Hasiera bat diskoaren kantetako bat, orain, erakusketa ere bilakatu dena. Janela-k pasa den ostiralean ireki zituen ateak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdiaren programazioaren barruan.
Urbizurentzat bere lehen bakarkako diskoaren osagarria da erakusketa hau, “leiho txiki bat da Hasiera bat diskoaren sortze eta garatze prozesura gerturatzeko, batez ere, Ibai Arrieta argazkilariaren begietatik eta Alex Cabeza Trigg zinemagilearen instalazio bideografikoen bitartez. Horretaz gain, bira hasi eta lehen zuzenekoetako argazkiak ere badaude bertan”.
Urbizuk Berri Txarrak eta beste hainbat proiektutan oso aktibo ibili ondoren (Peiremans, Katamalo…), horretaz guztiaz askatzeko beharra sentitu zuen duela lau urte. Gelditzeko unea zela pentsatu zuen eta denbora tarte horretan itzalean egon ondoren, plazaratu du disko berria, sorkuntza prozesu berezi baten ostean. Izan ere, Lleida inguruko 1904ko antzoki zahar bat aukeratu zuen amaitu gabe eraman zituen abestiei forma emateko eta diskoa grabatzeko.
Erreportaje hau KulturSharea-tik ekarri dugu CC lizentziei esker. Hemen jarraitu dezakezue irakurtzen.