Realak Rayo hartuko du Anoetan, lehen jardunaldian
Abuztuko hirugarren asteburuan abiatuko da Espainiako liga, eta txuri-urdinek etxean jokatuko dute lehen partida.
Espainiako Ligak 2024-2025 denboraldiko egutegia ezagutzera eman du. Realak etxean hasiko du denboraldia Rayo Vallecanoren aurka, abuztuaren 18ko asteburuan. Bigarren jardunaldian izango da lehen irteera, igandean igoko den Oviedoren edo Espanyolen zelaian.
Euskal derbiei dagokienez, lehendabizikoa hirugarren jardunaldian jokatuko du Realak, etxean, Alavesen aurka —abuztuaren 28ko asteburuan—. Bigarrena, berriz, hamaikagarren jardunaldian, etxean, Osasunaren kontra —urriaren 27ko asteburuan—. Eta hirugarrena, hamalaugarren jardunaldian, San Mamesen, Athleticen aurka –azaroaren 24ko asteburuan–.
Aldiz, ligako azken partida Real Madrilen kontra jokatuko du Santiago Bernabeun, maiatzaren 25eko asteburuan.
Egutegia osorik ikus daiteke helbide honetan.