Anohni and The Johnsons taldeak kontzertua eskainiko du bihar Kursaalean
Anohni and The Johnsons taldeak kontzertua eskainiko du bihar Kursaal Eszenan. Anohni britainarrak My Back Was A Bridge For You To Cross diskoa aurkeztuko du bira berrian eta musika talde zaharra izango du lagun oholtza gainean. Oraingoan bederatzi kidek osatuko dute eta horien artean egongo dira Julia Kent (biolontxeloa), Maxim Moston (biolina), Doug Wieselman (multiinstrumentista) eta Jimmy Hogarth (gitarrista/ekoizlea).
Chichesterren (Erresuma Batua) 1971n jaioa, Amsterdamen eta Kalifornian hazi zen Anohni Hegarty. Nerabezaroan, bainan, New Yorkera joan zen bizitzera eta 1998an bertan sortu zuen taldea, elektronika esperimentalaren, soularen eta dancearen artean orbitatzen zuen estiloarekin.
Bere diskografiari Antony and The Johnsons (2000) diskoarekin eman zion hasieran zen, eta ospe handia lortu zuen, bost urte geroago argitaratutako I am a bird now diskarekin. 2010ean, berriz, azken diskoa kaleratu zuen taldearekin batera, eta hurrengo urteetab ibilbidea bakarrik jarraitu du. Bi lan ditu bere izenean: Hopelessness (2016) eta My back was a bridge for you to cross (2023).
Oraindik taldea ikusteko sarrerak eskuragarri daude Kursaaleko webgunean eta leihatiletan, 85 euroan. Era beran, %10eko deskontua dute Eszena Kideek.