‘Ehun urteko gerra Palestinaren aurka’ liburua kalean da euskaraz
Palestinako historiaz euskarazko libururik ez zegoela ikusita, eta liburuaren ezaugarriak kontuan izanda, Iñaki Alegriak liburua euskaratzea erabaki zuen eta UEUri egin zion liburua itzultzeko proposamena.
Rashid Khalidi-ren Ehun urteko gerra Palestinaren aurka liburua ekarri du euskarara Iñaki Alegria UEUko zuzendari-ohiak. Itzultzaileak gaur aurkeztu du lana Donostian, EHUren eskutik. Bertan Iñaki Alegria bera, Gidor Bilbao UEUko Argitalpengintza Batzordeko kidea eta Zihara Enbeita UEUko komunikazio-taldeko kidea izan dira eta Palestinaren historia ezagutzeko liburu hau euskaraz egotearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.
Enbeitak nabarmendu duenez, “liburu hau euskarara ekartzea garrantzitsua bada, euskaratik irakurtzea are gehiago da. Euskara ez delako hizkuntza bat bakarrik, mundu ikuskera ere badelako eta mundu ikuskera horretatik irakurtzeko aukera izango dugulako. Jatorrizkoak ez duen gehigarria du, gainera, euskarazkoak. Rashid Khalidi historialari eta idazleak berak, liburuan eskerrak ematerakoan, aipatzen du izebek erakutsi diotela Iraganak nola oraina osatzen duen. Eta liburuak horretan laguntzen digu. Zoritxarreko oraina osatzen, ulertzen esan beharko genuke, baina ulertezina zaigu egoera. Oraina osatzeko lan hori oso ondo egiten du Khalidik. Akademiatik kalera ateratzeko saiakera ere bada, gainera, liburu hau. Historiaz gain, historia gertatzen ari zeneko egunerokoak dakarzkigu horretarako. Historiaren barruko historiak”.
Erreportaje hau KulturSharea-tik ekarri dugu CC lizentziei esker. Hemen jarraitu dezakezue irakurtzen.