Sasoi eta giro ederrean bete dituzte Igeldoko igoeraren zazpi kilometroak

Igeldotarrek jakin badakite kirola eta festa uztartzen, eta horren adierazle da San Pedro jaien aurretik egiten duten herri lasterketa. Igoera herrikoia 42. urtez egin dute, eta sasoi betean zeuden korrikalariak ez dira faltatu Ondarreta eta Mendizorrotz banatzen dituzten zazpi kilometroak osatzeko.
Oinkada luzez, eta izerdi tantak bidean utzita, atzo arratsaldeko proban parte hartzera animatu zirenek maldan gora egin zuten korrika. Adin guztietako hamarnaka lagunek bildu ziren Ondarretako lorategietan, eta giro ederrean egin zuten Polipasorako bidea.
Jarraian dituzue lasterketako argazkiak:

























