Rosa Zarra omenduko dute igandean
Igandean, hilaren 30ean, 29 urte beteko dira Rosa Zarra hil zenetik, Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz. Urteurrenaren bueltan, haren senide eta lagunek omenaldia antolatu dute iganderako, Amara Berriko Ferrerias plazan, 12:30ean, Errekonozimendu ofiziala noizko? lelopean.
Izan ere, jakina bada ere Zarra Ertzaintzaren pilotakadaren ondorioz hil zela, bertsio ofizialak oraindik dio heriotza naturala izan zela. Hain zuzen ere, horri buruzko gutuna argitaratu zuten Zarraren senideek hedabide honetan joan den astean, egia, justizia eta erreparazioa eskatuz. Halaber, IRUTXULOKO HITZAk gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratu zuen heriotzaren 25. urteurrenaren bueltan, Zarraren senideekin hitz eginda.