Emakumezkoen Triatloia eta Onditz Memoriala egingo dituzte asteburuan
Emakumezkoen Triatloiaren eta Onditz Memorialaren aurkezpena. Donostiako Udala Bi triatloi egingo dituzte asteburuan, Emakumezkoen 14. Triatloia larunbatean, eta Onditz Memoriala igandean. Lehenengoan, 250 emakumek hartuko dute parte, eta 15:00etan hasiko da, Clara Campoamor plazatik. Parte hartzaileek 300 metro igerian egin beharko dituzte Kontxako badian lehenik. Ondoren, zortzi kilometroko ibilbidea bizikletan (Kontxako Pasealekua-Antiguako tunela-Antigua-Igara-Kontxako Pasealekua), eta amaitzeko, bi kilometro lasterka (Kontxako Pasealekua-Antiguako tunela-Clara Campoamor plaza).
Igandean, aldiz, Onditz Memorialean hartuko dute parte 502 kirolarik; 80 emakumek eta 422 gizonek. 09:15ean hasiko dira emakumezkoak, eta 09:30ean gizonezkoak. 1500 metro egingo dituzte igerian lehendabizi. Ondoren, 40 kilometroko ibilbidea egingo dute bizikletan, eta korrika saioa egingo dute amaitzeko (Zubieta kalea-Kontxako pasealekua-Antigua-Satrustegi etorbidea-Eduardo Txillida pasealekua-Donostiako Atletiko kluba-), ibilbidea hiru aldiz errepikatuz.


