Lehenengo Intxaur Krosa, iruditan
Intxaurrondon, asteburu honetan ospatuko dituzte Intxaur jaiak, baina dena ez da parranda, eta joan den asteburuan hasi ziren motorrak berotzen, kirola eginez.
Hain zuzen ere, Intxaur Krosa antolatu dute estreinakoz aurten, eta pasa den larunbatean egin zuten, Ametzagaina parkean barrena. 80 bat lagunek hartu zuten parte krosean, bost kilometroko luzerako eta 150 metroko desnibeleko ibilbidea osatuz, giro ederrean.
Horrela, asteburu honetarako prest daudela erakutsi zuten, eta ez da gutxiagorako, gero eta jai indartsuagoak antolatzen baitituzte Sagastieder plazaren bueltan. Ostiral honetan botako dute txupinazoa, eta egitaraua hemen kontsultatu dezakezue.
Jarraian, Intxaur Kroseko argazki bilduma ikus dezakezue: