Cementos Rezolaren zuzendaritzak ez du fabrika itxiko
Era berean, arriskuan dauden 56 langileak birkokatzeko konpromisoa agertu du Heidelberg Materials enpresak.
Añorgako Cementos Rezola enpresako zuzendaritzak oharra plazaratu du fabrikaren etorkizunaren inguruko azalpenak emateko. Heidelberg Materials enpresak dio ez duela fabrika itxiko eta deskarbonizazioa “bermatzeko” lan erregulaziorako espedienteak kalteturiko langileak birkokatuko dituela. Hain zuzen ere, 56 langileren lanpostuak kolokan daude. Hori dela eta, protesta bat egin zuten atzo Hotel Amara Plaza aurrean.
Era berean, zuzendaritza baztertu egin du “enplegua suntsitzeko” arriskua, porlanaren lehen prozesuaren —clinker deritzona— berrantolaketak eragindako pertsona guztiak birkokatzeko konpromisoa hartu duelako. “Oso kezkatuta gaude Euskadiko bi lantegien etorkizuna epe luzera bermatuko lukeen deskarbonizazio prozesu horren beharrari buruzko ulermen faltagatik”, adierazi dute.
Cementos Rezolako enpresa batzordeak greba mugagabea deitu izana deitoratu du Heidelberg Materials enpresak. “Neurri zorrotza” dela esan dute, eta fabrikarentzako “kaltegarria” dela.