Franssik Realean jarraituko du
Realak jakinarazi duenez, Sanni Franssik kontratua berritu du klub txuri-urdinarekin, 2025-2026ko denboraldiaren amaierara arte, kontratua beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Aurrelari finlandiarra jokalari garrantzitsua da Realean, eta, beraz, albiste ona da Jose Luis Sanchez Verak gidatuko duen taldearentzat. Franssi bera ere pozik agertu da klubarekin akordio batera heldu izanagatik: “Datorren denboraldirako gogoa eta ilusioa dut”.