Hil egin da gizon batek Martutenen autoarekin harrapatutako gizona
Atxilotutako gizona aske dago, karguekin.
28 urteko gizon batek 35 urteko beste bat autoarekin harrapatu eta ondoren ihes egin zuen larunbatean, eta, horren ondorioz, 35 urteko gizon altzatarra hil egin da. Donostitik hedabideak aurreratu du albistea, eta informazioa baieztatu ahal izan du IRUTXULOKO HITZAk. 28 urteko gizona larunbatean bertan atxilotu zuten, asteartean pasatu zen epailearen aurretik eta epaileak aske utzi zuen, karguekin.
Aurretik eztabaida bat izan ostean, bi gidariek tuneletik ehun bat metrora gelditu zituzten euren autoak, eta 28 urtekoak 35 urtekoaren ibilgailua kolpatu zuen bere ibilgailuarekin. 35 urteko gizona autotik jaitsi eta 28 urteko gidariaren autoaren aurrean jarri zen, ihes egin ez zezan. Ordea, honek aurrera egin zuen bere autoarekin, gizona harrapatu zuen eta ihes egin zuen. Handik gutxira, aldiz, Udaltzaingoak Amara Berrin atxilotu zuen erasotzailea. 28 urtekoa ospitalera eraman zuten egoera larrian eta, aipatu moduan, hil egin da.