Uztailaren 9an irekiko dute San Martin merkatu eraberritua
San Martin merkatuaren behin-behineko kokapena Easo kalean egon da hilabeteotan.Andrea Bosch Lanak bukatuta, San Martin merkatura bere ohiko kokalekura itzuliko da laster, uztailaren 9an. Urtarrilean hasi zituzten merkatuko lanak eta, ondorioz, Easo kaleko 12. zenbakiko lokalera lekualdatu zituzten postuak, behin-behinean.
Lanek lau eta bost hilabete inguru irautea zen aurreikuspena, eta, azkenean, sei hilabeteko iraupena izan dute. Horrela, aste eta erdi barru irekiko ditu ateak San Martin merkatu eraberrituak, ohiko postu guztiekin.


