Zipotz jaietako haur danborradan izena emateko aukera zabaldu dute
Groseko Zipotz jaiak gero eta gertuagoa daude eta dagoneko, motorrak berotzen hasiko dira auzoan. Horren adierazle da, besteak beste haur danborradan izena emateko aukera zabaldu dutela. Sare sozialetan zabaldutako mezu batean jakinarazi dutenez, parte hartu nahi dutenek zipotzhaurdanborrada@gmail.com helbide elektronikora igorri beharko dute mezua.
Antolatzaileek azaldu dutenez, uztailaren 15ean eta 17ean egingo dituzte entseguak Groseko auzo elkartean (Nafarroa behera, 6). Danborrada aldiz, uztailaren 19an irtengo da, Txofre plazatik, 17:30ean.