Sagastieder plaza txiki gelditu da Intxaur jaietako herri bazkarian
Iazkoa jendetsua izan bazen, aurtengoa are jendetsuagoa izan da. Intxaur jaiak gero eta arrakastatsuagoak dira, eta horren erakusgarri izan da gaurko herri bazkaria, 500dik gora lagun elkartu baitira Sagastieder plazan; karpan ez ezik, agertokian ere jarri behar izan dituzte mahai batzuk, denak sartu ahal izateko.
Atzo txupinazoa bota ostean, euria ez da oztopo izan gaur Intxaurrondokoentzat, eta, gainera, bazkarirako ateri zegoen. Horrela, giro ederrean bazkaldu dute paella eta txokolatezko euskal pastela. Hala ere, hobe dute indarrak gordetzea, gaurko eguna (eta gaua) oraindik luzea baita, eta bihar arte jai giroan murgilduta egongo baita auzoa.
Jarraian, bazkariko irudi bilduma ikus dezakezue: