Bi dokumental proiekzio eta hitzaldi bat antolatu ditu CNTk uztailerako
Gipuzkoako CNT sindikatu anarkistaren kultur atalak uztailerako egitaraua aurkeztu du, eta bi dokumental proiekzio eta hitzaldi bat antolatu dituzte Amara Berriko Ferrerias plazan duen egoitzan.
Larunbat honetan, hilaren 6an, Anarkismoaren hastapenak Euskadin dokumentala proiektatuko dute, 10:30ean. Hilaren 20an, bestalde, Casilda, beste pausuen oihartzuna proiektatuko dute, ordu berean. Azkenik, Memoria historikoa hitzaldia eskainiko dute hilaren 27an, hori ere 10:30ean.