Bizikletaz Adinik Ez elkartearen proiektu bat sustatuko du udalak
Donostiako Udalak 9.995 euroko diru laguntza zuzena eman dio Bizikletaz Adinik Ez irabazi asmorik gabeko elkarteari. Hain zuzen ere, Elkarrekin bizi dezagun hiria proiektua garatzeko laguntza da. Proiektuak autonomia hauskorra edo mendetasun ertaina duten 65 urtetik gorako pertsonen komunitatearekiko eta ingurunearekiko harremana eskaintzen du, triziklo irteeren bidez.