Proiektu artistikoak garatzeko egonaldietara deitu du Tabakalerak
Proiektu artistikoak garatzeko egonaldiak antolatzen ditu Tabakalerak urtero, eta ireki dute, dagoeneko, 2025eko egonaldietarako deialdia. Bertako zein kanpoko artista eta eragile kuturalek har dezakete parte.
Helburuen artean, proiektu artistikoen garapena babestea (edozein formatutan eta diziplina artistikoa alde batera utzita), sare artistikoa indartzea eta komunitate artistikoen arteko trukea sustatzea daude. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalek hartu dezakete parte deialdian, baita estatukoak eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik hiru proposamen aukeratuko dituzte, azkenean.
Egonaldiak hamaika asteko iraupena izango du eta proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko dizkiete parte hartzaileei. 2025eko urtarrilaren 7a eta martxoaren 23a bitartean burutuko da egonaldia.
Hemen dituzue eskuragarri deialdiaren oinarriak.