Dendena nahi dugu
Den-dena nahi dugu zioten Fiateko langileek, 1970eko hamarkadan, Italiako iparraldean, greba salbaien sasoian. Sindikatuetako ordezkaririk gabe, botere guztia asanbladari aldarrikatuz. Fabrikak okupatu, jabeak kanporatu eta den-dena erabaki.
90 udara atzera joanda, antzekoa izan zen Bartzelonako udara. Faxismoari alternatiba bakarrak komunismoa eta anarkismoa ziren orduan. Alternatiba posible bakarrak, alegia.
Ezinezkoa dirudi horrek gure Donostian. Kaxildak eta Likinianok zer esango zuten gutaz? Lehen, den-dena nahi genuen, eta, orain, dendenak gara, gure denbora salduz, haien zaborrak erosteko.
Asmatuko al dugu dena salgai ez dagoen lekuren bat?