'Kosta ala kosta etxera!' mobilizazioa egingo dute abuztuaren 4an
Etxerat elkarteak iaz Kontxan egindako mobilizazioa.Etxerat Etxerat elkarteak abuztuaren 4an egingo du hondartzetako mobilizazioa, Kosta ala kosta etxera! lelopean. Sare herritarrarekin batera egingo dute Euskal Herriko hainbat hondartzetan. Donostiakoa Ondarretan izango da, 12:00etan.


