5 linearen ibilbidea aldatzeko sinadura bilketa bat abiatu dute Antiguan
Merkatariak sinadurak biltzen hasi berri dira Antigua gurutzatzen duen autobusa Matia kaletik pasa dadin, berriz ere.
Hilabeteak dira Donostiako Udaleko Mugikokortasun Sailak aldaketak egin zituela hainbat lineatan, Erdialdeko mugikortasun arazoek sortzen zituzten atzerapenak ekiditeko, besteak beste. Aldaketa horien artean, DBUSen 5 lineak Bulebarretik Zuatzura egiten duen ibilbidea beste hiribide batzuetatik eramatea erabaki zuten; hau da, Matia kaletik pasa beharrean, Zumalakarregitik egin zezala, 9:00-20:00 bitarte.
Neurria indarrean sartu zenetik ez dira gutxi izan Antiguako auzotarren artean entzundako kexak. Mugikortasun arazoak dituzten lagunez gain, Antiguako merkatariak neurriaren aurka daude euren komertzioetara jende gutxiago joaten dela iritzita. Gauzak horrela, sinadura bilketa bat abiatu dute, 5 linearen autobusek ohiko ibilbidea egin dezatela eskatzeko.