Dantza Sueltoko txapelketarako izen ematea zabaldu dute
Donostiako Dantza Sueltoko txapelketa egingo dute Plaza Berrian irailaren 1ean, Donostia Festakek antolatuta, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin. Bertan parte hartzeko izen ematea zabalik dago, abuztuaren 22ra arte.
Aldez aurretiko zozketa egin ondoren, bikote bakoitzarentzat Fandango eta Arin Arin bat joko dituzte. Horrez gain, bikoteen aurkezpen saioa ere egin eta puntuatuko dute. Hainbat sari egongo dira jokoan; horien artean, janzkera egokienari 100 euroko saria emango diote.
Hemen bete daiteke lehiaketan parte hartu ahal izateko formularioa.