Karabela portuges baten lehen ziztada atzeman dute Donostian
Udako denboraldiko lehen ziztadaren ondoren, bandera horia ezarri zuten, prebentzio gisa.
Uda hasi gurean da, eta azken urteotan gertatu den moduan, udaren etorrerarekin karabela portugesen kopurua ugaritzen hasi da Donostiako badian. Igande goizean atzeman zutem marmoka espezie horren lehen ziztada. Santa Klara uhartearen inguruan izan zen, goizeko hamarrak aldera. Karabelen kopurua oso handia izan ez arren, bandera horia mantendu zuten 16:30etik aurrera.
Kontxako badian miaketa bat egin zuten, horren ostean, eta arrisku handirik ez zegoela baieztatuta, bandera berdea astindu zuten berriz ere Ondarreta eta Kontxa hondartzetan.