Zazpi moto eta auto bat kiskali dira Intxaurrondon, sute baten ondorioz
Sua piztu zen larunbatean Intxaurrondo Zaharreko 58. zenbakiko eraikinean. Ezbeharra goizaldeko 05:00etan jazo zen, eta suak altuera handia hartu zuenez, urrutitik ikus zitezkeen sugarrak. Bizilagun batek eman zuen sutearen abisua, eta ertzainak, udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu ziren, gertatzen ari zena jakin ostean.
Azkenean, suak zazpi moto eta auto bat kiskalita utzi zituen, eta suhiltzaileak arduratu ziren sua itzaltzeaz.