Anoetan egingo dute Espainiako hanburgerrik onena aukeratzeko jaialdia
Bihar, hilak 11, hasiko da The Champions Burger jaialdia Donostian.
Hanburgerrik onenak Anoetan lehiatuko dira, uda honetan; izan ere, The Champions Burger, Espainiako hanburgerrik onena bilatzen duen jaialdi gastronomikoa hartuko du Realaren etxeak, uztailaren 11tik 21era bitartean. Erreferentziazko ekitaldia bihurtu da, iaz ia milioi bat bisitari izan baitzituen.
Anoetara bertaratzen direnek food truck formatuko jatetxe onenen hanburgerren proposamen ugari dastatu ahal izango dituzte, eta, gainera, hiria ordezkatuko duen hanburgerra aukeratu beharko dute, datorren udazkenean, ekitaldiaren finalean. Ogia, haragia, osagaien konbinazioa, aurkezpena eta originaltasuna baloratu beharko dituzte bezeroek, besteak beste.
“Txuri-urdin eta gipuzkoarrentzako aukera gastronomiko paregabea” dela adierazi du Realak; izan ere, esperientzia bikoitza biziko dute bezeroek: jatetxe bakoitzera probintzia batetik bestera joatea aurreztuko dute, eta hanburger horietako bakoitza Anoetako zelaian dastatuko dute.
Jaialdiaz gehiago
Valentziako lau enpresaburu gaztek sortutako kontzeptu gastronomiko berria da The Champions Burger. Duela zazpi urte hasi zuten proiektua, eta “Espainiako hanburgerrrik onena” bilatzen du, herrialdeko hanburger jatetxerik nabarmenen artean. Aurreko edizioetan izandako arrakasta dela eta (1.250.000 pertsona baino gehiagorekin eta 150 jatetxe baino gehiagoren parte hartzearekin), Valentzian egitetik hamasei hiritan egitera pasatu da txapelketa, 2024an.
Bosgarren edizio honetan, Murtzian, Kordoban, Alacanten, Zaragozan eta Las Rozasen (Madril) izan da, eta 400.000 bisitari baino gehiago izan ditu. Anoetara iritsi aurretik, Bartzelonan, Sevillan eta Valentzian egin du geldialdia jaialdiak.
Ohiko galderen erantzunak, The Champions Burgerren webgunean dituzue irakurgai.