Ander Martinezek Gipuzkoa Basketen jarraituko du
Ander Martinez hegaleko jokalari madrildarrak Gipuzkoa Basketen jarraituko du hurrengo denboraldian. Hain zuzen ere, klub donostiarra eta jokalaria akordio batera heldu dira, kontratua beste urtebetez berritzeko.
Martinezen laugarren denboraldia izango da Donostian, 2021ean heldu baitzen klubera. Pasa den denboraldian lortu zuen bere batez bestekorik onena, 9,4 puntu sartu eta 3,5 errebote hartu baitzituen partidako, batez beste, liga erregularrean.
Horrela, orain arte iragarritako fitxaketen eta berritzeen artean, Gipuzkoa Basketek dagoeneko bost jokalari ditu lotuta hurrengo denboraldirako: Aitor Zubizarreta, Manex Ansorregi, Javier Nicolau, Isaac Mayo eta Ander Martinez. Klubak nabarmendu duenez, izen gehiago iragarriko dituzte datozen asteotan.