CNT sindikatuak mobilizazioa egingo du larunbatean sindikalismoaren defentsan
CNT sindikatuak elkarretaratzea egingo du larunbatean, Donostiako udaletxearen aurrean. ‘Sindikalismoa ez da delitua’ lelopean, Gijongo La Suiza gozotegiko sei sindikalista asturiarrei babesa eman nahi die sindikatuak, Espainiako Auzitegi Gorenak hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri baitie. Ohar batean jakinarazi dutenez, 2017ko maiatzetik irailera bitarte Asturiasko gozotegiaren aurrean izandako kontzentrazioen harira zigortu dituzte langileak, La Suiza gozotegiaren jabearen aurkako jazarpen ekintzak egin zituztela iritzita.
La Suizako langile baten defentsan jardun zuten sindikalistak zigortu izanak Espainiako Estatuko langile sindikatu guztiak mugiarazi ditu. Sindikatuek zigortuen absoluzioa eskaut dute, eta ohartarazi dute horrelako erantzun judizialak atzerapausoak direla langileen defentsarako ekintza sindikaletan. Era berean, kezkatuta agertu dira eredu izan daitekeelako aurrerantzean kalean egiten diren ekintza sindikalak kriminalizatzeko.