Dario Brizuela donostiarra Olinpiar Jokoetan arituko da
Dario Brizuela saskibaloi jokalari donostiarra Parisko Olinpiar Jokoetara joango da, Espainiako selekzioarekin. Hain zuzen ere, Sergio Scariolo hautatzaileak Olinpiar Jokoetarako behin betiko zerrendan sartu du Bartzelonako base eta eskolta.
Brizuela 56. aldiz aritu da orain arte Espainiako selekzioarekin, eta Brown, Diaz, Llull, Rudy, Lepez-Arostegi, Juancho Hernangomez, Pradilla, Aldama, Garuba, Willy Hernangomez eta Alex Abrines izango ditu taldekide.