Kendu dituzte Mirakontxako errei bat mozten zituen hesiak
Mirakontxa pasealekuko errepideko errei bat itxita zegoen La Perla bainuetxearen inguruan, Iberdrola egiten ari zen lan batzuengatik. Eremu txiki batean egiten ari ziren lanak, galtzadaren azpian dagoen transformazio zentroan, baina lanetako hesiek erreiaren zabalera osoa hartzen zuten, eta, beraz, tarte horretan, itxita gelditzen zen erreia. Orain, azkenean, lanak bukatu eta erreia guztiz irekita utzi dute.
Aurretik ere arazoak eman zituen transformazio zentroak, baina orain arte egon diren hesiak 2023ko udan jarri zituzten. Hain zuzen ere, PPk bi aldiz eraman du gaia udalbatzarrera, udal gobernuari eskatuz Iberdrolari eska ziezaiola lanak behingoz bukatzeko eta hesiak kentzeko.