Lehen taldean arituko da Nora Sarriegi
Nora Sarriegik 16. zenbakia eramango du kamisetan.Reala Nora Sarriegi aurrelari donostiarrak Realeko lehenengo taldera salto egingo du 2024-2025eko denboraldian. 2021eko udan iritsi zen talde txuri-urdinera, eta, hiru denboraldiren ondoren, lehenengo taldean aritzeko moduko maila duela erakutsi du.
“Realak harrobi filosofiaren alde egiten jarraitzen du etxeko jendeari hazteko aukera emanez”, nabarmendu du klubak. Halaber, “oso pozik eta eskertuta” agertu da jokalaria.


